Ertzetatik

Ipuinetan

by Huntza

on Ertzetatik (2016)

Behin ba omen zen ahate txiki bat
Desberdina denengandik
Ez zituena moko luze bat
Ta bi hegal zabal, polit

Zisne talde batek gonbit
Maitatu zuten gogotik
Haiekin dabil geroztik

Bere burua onartu zuen
Ta ausardi horrengatik:
Barrutik zisne bilakatzeak
Edertu zuen kanpotik

Murumendiko Mariren berri
Konta beharrean nago
Seme-alabak ez zituen nahi
Bihurtu kristau esklabo

Mari sutu zen zeharo
Guztiek zioten klaro:
Madarikatua dago!

Garbi zuenez, alde egin zuen
Gure mundutik harago
Lurrean daude ta infernuan baino
Askoz deabru gehiago

Baziren hiru txerritxo ausart
Etxe berean heziak
Lasai bizitzen ez zien uzten
Otsoaren maleziak

Harrizkoan babes guztiak
Etsaiaren gabeziak
Aldaketan sinetsiak

Elkarrekiko maitasun harek
Egin zittun bereziak
Badaude eta indarrez bota
Ezin diren harresiak!

Song Comments
On Ipuinetan by Huntza

Must have JavaScript enabled to comment.